XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala ere beti ez zuen egiten nahi zuen guztia.
Baziren gau batzuk haizearen orruek eta marruek den-dena betetzen zuten halakoak eta leiho, ate, teilatu, osto, zugaitz, adar, orbel, zakar, jira-biraka, dantza eroan eramaten zituzten haietakoak....
Baziren gau batzuk burua lehertu zorian jartzen zitzaionetakoak....
- Zer ote dut nik hemen nere barrenean -, galdetzen zion bere buruari eta hau esan hutsarekin, kozka eta kozka eta kozka mamu izugarri bat ari zitzaiola sumatzen zuen eta aho-sapai guztian gusto berexi bat....
- Baina zer gertatzen ote zait neri, baina zer...?.
Jende guztiak zekiena zen nola gau batzutan, ilargi osoa zeruan agertzen zenean, gizon batzuek abere bihurtzeko txanda izaten zutela otso-gizonen arteko ipuiek ziotenez....
Gau argian, ilargiaren itzala eguzkiarena bezain nabarmen agertzen zenean, ez zen batere harritzekoa otso-aulia urruti batean entzutea, eta bestez-beste etxetik kanpora ateratzea gogoratzen bazitzaion, hau ikusten zituen saguxar hegalariak beren gomazko hegalekin, karraxi bizian, beren buru gainean bueltaka....
- Ez duk dena gezurra, ez....
Gertatu daitezkeen gauzak agertzen dizkitek zinean ere....
Burutazio hau ere hegoaizearen arnas bat besterik ez zen.
Sekulan otso-gizonik ikusi gabeko....